Testu iruzkina (Versaillesko Ituna)

1.Testuaren sailkapena

Testu hau juridikoa da, ituna delako. Hemen Versaillesko Itunaren artikulu aipagarrienak agertzen dira. Versaillesko Itunaren egileak 1.Mundu Gerra irabazi zuten herrialdeak dira. Itun hau Alemaniarrek eta herrialde irabazleek sinatu zuten. Testuaren helburua Versaillesko Itunaren artikulu aipagarrienak erakustea da.

Itun hau 1919.urteko ekainaren 28an sinatua izan zen. 1.Mundu Gerra amaitu ondoren. 1.mundu gerra irabazi zuten herrialdeek eta Alemaniak.

2.Testuaren azterketa

·Testuaren ideia nagusiak, Itunaren artikulu azpimarragarrienak, hain zuzen:

42.art. Alemaniak debekatuta du gotorlekuak eraikitzea.

43.art. Alemaniak debekatuta du indar armatuak izatea eta biltzea Rhinaren eskuinaldean eta ezkerraldean.

45.art. Alemaniak Frantziari Sarreko ikatz meategien jabetza osoa eta absolutua emango dio.

119.art. Alemaniak uko egingo dio itsasoaz gaindiko bere lurren gaineko eskubide eta titulu guztiei.

160.art. Alemaniako armadak bere lurraldean bakea ziurtatu eta bere bi mugak zaindu beharko ditu.

231.art. Alemania eta bere aliatuak izango dira gobernu aliatuek gerran zehar izan dituzten galeren erantzuleak. Gerra       Alemaniak eta bere aliatuek ezarri zietelako herrialde aliatuei.

232.art. Alemaniak hartu beharko du potentzia aliatuetako zibilari eta jabetzei egindako kalteak konpontzeko ardura.

3. Iruzkina

1. Mundu Gerran bi bloke egon ziren: alde batetik Aliantza Hirukoitza eta bestetik Entente Hirukoitza. Aliantza Hirukoitza Alemaniak, Austria-Hungariak eta Italiak osatzen zuten eta Entente Hirukoitza Erresuma Batuak, Frantziak eta Errusiak osatzen zuten. Turkia eta Bulgaria erdialdeko inperioekin (Aliantza Hirukioitzeko herrialdeekin) bateratu ziren eta Grezia eta Errumania Entente Hirukoitzean sartu ziren. Europa guztiak parte hartu zuen gerran, Suitzak, Espainiak, Herbehereek eta Eskandinaviako herriek izan ezik. Laster, koloniak, Estatu Batuak eta Japonia gerran sartu ziren eta Europa mailakoa zen gerra mundu mailakoa bilakatu zen.

Gerrak hiru fase izan zituen: lehenengo fasea mugimendu gerra izan zen, bigarren fasea lubakietako gerra eta hirugarren fasea 1917. urtea. Hiru fase horiek eta gero Atzeguardiako gerra egon zen, atzeguardiak frontetik urrun geratzen diren lekuak, baina gerraren eragina izan dutenak dira.

Gerraren amaiera Rethondes hirian sinatu zuten potentzia aliatu garaileek eta Alemaniak 1918ko azaroaren 11n. Alemaniako armadak gerrako ontzidiak, hegazkinak eta arma astunak entregatu behar izan zituen. Tropa aliatuak ez ziren sartu Alemaniako lurraldeetara. Barnealdeko inperioen porrota, Estatu Batuak gerran sartzeak eragin handia izan zuen errefortzu beliko eta baliabide askoren iturri izan zirelako.

Gerra honetan hildako asko egon ziren, soldadu asko eta baita ere zibilak. Frantziak galdu zituen soldadu eta zibil gehien. Gerrak eragin zituen galera materialak ere handiak izan ziren, zenbait meategi eta nekazaritzako lur eta etxalde batzuk galdu zituzten. Estatu nazional berriak sortu ziren: galtzaile izandako inperioak zatituta geratu ziren, Austro-Hungariar inperioa eta Otomandar inperioa adibidez. Gerraren ondorioz, aldaketak egon ziren nazioarteko harremanetan: Europak gerra aurretik izan zuen nagusitasun ekonomikoa Estatu Batuak zuen gerra amaieran eta Estatu Batuek Europako ekonomiak menpean hartu zituen.

Gerraren ondoren, bake itunak sinatu ziren. Bake itun horietan baldintza gogorrak ezarri zizkioten Alemaniari, Europako mapa berria eratu zuten eta inperio kolonialak berriro banatu zituzten. Itun horietako bat Versaillesko Ituna izan zen, garrantzitsuena. Bertan, Alemaniari baldintza gogorrak ezarri zizkioten: lurrak kendu zizkioten, ekialdean Prusiako lurrak zatitu zizkioten eta Alsazia-Lorena Frantziari itzularazi zioten, koloniak galdu zituen, armada desegitera behartu zuten, Renania desilitarizatzea derrigortu zuten eta aliatuen galera kitatzeko kalteak ordainarazi zizkioten.

Deja un comentario