Kubako misilen krisia (mapa iruzkina)

abril 22, 2008

1.Identifikazioa

– Mapa honetan Kubako misilen krisiaren bilakaera azaltzen da (1962).

– Mapan Kuba eta Estatu batuak agertzen dira. Marra laranjak erdi rangoko misilak duten kapazitatea adierazten dute eta marra lilak gradu intermedioko misilak duten kapazitatea adierazten dute. Kuban marraztuta dauden misilak Sobietarren misilak ipintzeko lekuak adierazten dute eta Kubaren inguruan dauden itsasontziak estatubatuarren blokeo militarra marratzen dute.

2. Azalpena

-Gerra hotzak 1945 eta 1989 bitarteko nazioarteko harremanak zehazten ditu. 2.mundu gerra eta gero Estatu Batuak (kapitalistak) eta sobietarrak (komunistak) tentsioan sartu ziren. Beste herrialde batzuk tentsio horretan sartu ziren baina beste batzuk ordea, ez zuten nahi izan bloke batean ez bestean sartu. Tentsio etengabea zen: etsaiaren aurkako eraso estrategikoak indartu egin ziren, mehatxu militar iraunkorra, norgehiagoka ideologikoa eta gerra ekonomikoa. Hortik aurrera bloke biek gerra nuklearraren beldur bizi izan ziren.

-Gerra Hotzaren barnean hiru etapa bereitzetn dira: lehenengoa tentsio gorenekoa izan zen (1947-1953) eta bi gertakari nagusi izan zituen: Berlingo krisia eta Koreako gerra; bigarrena bakezko bizikidetasuna (1953-1975) izan ze eta hemen hiru gertakari nagusi daude: estatubatuarren monopolio nuklearraren amaiera, Stalinen heriotza eta Eisenhower Estatu Batuetako presidentea izendatzea. Etapa honetan kokatzen dira Kubako misilen krisia eta Vietnamgi gerra. Azken etapan gerra hotza indartu egin zen.

-Kubako misilen krisiak bi superpotentzien arteko tentsioak handiagotu zituen. 1961eko apirilen CIAren eta Estatu Batuetako Estatu Departamentuaren laguntzarekin atzerriratutako kubatar batzuk Cochinos Badian lehorreratu ziren Fidel Castro agintetik kentzekotan. 1962an sobietarrek Estatu batuen erdira seinalatzen zuten misilak ipintzen hasi ziren Kuban. Sobietarren base nuklearrak Estatu Batuetatik hamar kilometrora zeuden. Hori zela eta estatubatuetako Kennedy presidenteak uhartea blokeatzea erabaki zuen. Orduan bi superpotentzien arteko tentsioak areagotu egin ziren eta holokausto nuklearraren beldurra zabaldu zen mundu osoan. Azkenik, Krustxev-ek atzea egin zuen eta Kubara arma nuklearrez beteta zihoean gerraontziari berriro bueltatzeko agindu zion.

3. Ondorioa

Kubako misilen krisiaren ondorioz, planeta amildegiaren ertzean egon zen. Krisi honek argi utzi zuen beharrezkoa zela bi superpotentzien arteko elkar ulertzea. Hori zela eta 1963an Washingtonen eta Moskuren arteko telefono gorria zuten hau, bi superpotentzietako ( Estatu batuak eta SESB) buruzagien arteko komunikazio sistema zuzena zen. Telefono hau krisi egoeretan krisiari  irtenbide negoziatuak aurkitzeko erabili ohi zen.

Vietnamgo gerra (mapa iruzkina)

abril 22, 2008

1.Identifikazioa

– Mapa honetan Vietnamgo gerraren bilakaera  azaltzen da (1968-1975).

– Mapan, Vietnam eta inguruko harrialdeak ikusten dira. gesien bidez erasoak adierazten dira: gesi gorriek Ho Chi Minhen ibilbidea zein zen markatzen du, gesi horiek Ipar Vietnamdarren erasoak eta bi puntako gesi berdeek Estatubatuarren erasoak. Izarrekin aldiz, hegazkin baseak adierazten dira: izar hori gorriarekin sobietarrena eta izar urdin zuriekin estatubatuarrenak; itsasontziarekin estatubatuarren itsas baseak adierazten dira.

– Vietnam bi kolore desberdinetan margotuta agertzen da hegoaldean estatubatuarrek borrokatu zutelako eta iparraldean sobietarrek.

2.Azalpena

Gerra hotzak 1945 eta 1989 bitarteko nazioarteko harremanak zehazten ditu. 2.mundu gerra eta gero Estatu Batuak (kapitalistak) eta sobietarrak (komunistak) tentsioan sartu ziren eta gero tentsio hori mundu osora zabaldu zen. Herrialde batzuk ez zuten nahi bloke batean ez besten parte hartu, baina erabateko neutraltasunik ez zen inoiz izan. Tentsio egoera etengabea zen: etsaiaren aurkako eraso estrategikoak indartu egin ziren, mehatxu militar iraunkorra, norgehiagoka ideologikoa eta gerra ekonomikoa. Handik aurrera gerra nuklearraren beldur etengabearen menpean eta etsaiarenganako gorroto sentimenduarekin bizi izan ziren.

– Gerra hotzaren barruan hiru etapa bereizten dira: lehenengo etapa tentsio gorenakoa (1947-1953) izan zen eta etapa honetan bi gertakari nagusi daude, Berlingo krisia (1948) eta Koreako gerra (1950-1953); bigarren etapa bakezko bizikidetasunaren garaia izan zen (1953-1975) , etapa honek hiru gertakari nagusi: estatubatuarren monopolio nuklearraren amaiera, Stalinen heriotza eta Eisenhower Estatu Batuetako presidentea izendatzea. Etapa honetan kokatzen dira Kubako misilen krisia (1962) eta Vietnamgo gerra (1968-1975). eta azken eta hirugarren etapan gerra hotza indartu egin zen, sobietarrek misilak zabaldu zituztelako Europan eta Reagan Estatu Batuetako presidente izendatu zutelako.

– Vietnamgo gerra gerra hotzaren bigarren fasearen barruan sartzen da. gerra hotzean bi bloke berezitu ziren mendebaldeko blokea Estatu Batuak buru zela eta ekialdeko blokea Sobietar Batasuna buru zela. SEkula ez ziren aurrez aurre borrokatu beti beste herrialde batzuetan borrokatzen zuten. Estatu Batuek ez zuten Vietnameko erregimen komunistarik onartu nahi eta esku hartze estrategia martxan jarri zuen. Estatubatuarren aldeko gizon katoliko bat ipini zuten gobernuburu. 19955ean Hegoaldeko Vietnamgo Errepublika sortu zen eta herritar gehienek Estatu Batuen aurkako jarrera. Iparraldeko Vietnamek Txinaren eta SESBren laguntzarekin eragin handia izan zuen hegoaldean, horrela 1960an Hegoaldeko Askapen Nazionalerako Frontea (Vietcong) sortu zen. Ondorioz estatubatuarren esku hartzea gero eta handiagoa eta gogorragoa: bonbardatze masiboak, gerra kimikoa, gizarte vietnamdarraren haustura… Baina Estatu Batuetako gerraren aurkako mugimenduak gero eta indartsuagoak ziren. 1973ko Vietnami buruzko Parisko Biltzarrean estatubatuarren esku hartze militarraren amaiera onartu zen eta 1975ean Vietnamdar iraultzaileen tropak Saigonen sartu ziren. Estatu Batuek beren historiako porrot militarrik handiena jasan zuten.

3.Ondorioa

Gerra hotzaren ondorioz Mendebaldeko Europako alderdi komunistek ez zuten lortu sekula agintea eskuratzea. Desidentziak oso gogor zapaltzen eta alboratzen zituzten, batez ere Estatu Batuetan. Denak balio zuen kideko gobernuen alde egiteko: presio politikoak, lagunza militarra, laguntza teknikoa, diru laguntzak eta parte hartze zuzena bai estatu golpeen bidez eta bai inbasio militarren bidez. Bi blokeek garrantzia handia eman zioten arma industriari eta estatu garatuek negozioak egin zituzten armen esportazioari esker, horrek gastu militarrak handitzea ekarri zuen. Horrek gizarte atsekabea sortu zuen toki askotan.

 

 

Ofizial alemanak eta sobietarrak Polonia errepartitzen (argazki iruzkina)

abril 9, 2008

                         

1.Identifikazioa

– Alemanek eta Sobietarrek Polonia banatzeko egin zuen Itunaren argazkia da.

– Argazkia ofizial alemanak eta sobietarra ikusten dira Polonia beraien artean banatzen. Alemania mendebaldearekin geratuko zen eta Sobietar Batasuna ekialdearekin.

– Itun Germaniar-Sobietarra 1939ko abuztuan sinatu zuten Alemaniak eta Sobietar Batasunak.

2. Iruzkina

– Municheko akordioen ondoren Europako estatu demokratikoak pozik zeuden alemaniaren helburua Sobietar Batasuna zelako eta ez Europako mendebaldea, hori izan zen 1939an sobietarren kanpo politikak izandako aldaketaren gakoa. Sobietarren kanpo politikak faxismoaren aurka jotzea izan zuen oinarri. Faxismoaren aurkako joera zela eta herri fronteak sortu ziren 1935etik aurrera.

– Fronte horiek ez ziren guztiz eraginkorrak izan. Hortaz aparte alemanak gehiago hasi ziren sartzen ekialdean. 1939.urtean joera nagusi bi bereizi ziren: mendebaldeko potentzia demokratikoek ez zioten garrantzirik emon Alemaniaren eta Sobietar Batasunaren arteko gatazkari eta Sobietar Batasunak mendebaldeko estatu demokratak eta Alemania aurrez aurre jartzea nahi zuen.

– Hau guztia zela eta sortu zen Itun Germaniar-Sobietarra 1939. urteko abuztuan. Ideologiari dagokionez itun hau contra natura izan zen: alemanak naziak zirelako, eskuineko ideologiakoak eta Sobietarrak komunistak ziren ezkerraldekoak; baina itun bat sinatu zuten. Itun honetan nola banatu Polonia erabaki zuten herrialde bietako buruzagiek: Poloniaren mendebaldea Alemanentzako izango zen eta Poloniaren ekialdea Sobietarrentzako izango zen. Horrez gain, itun honetan bi aldeetarako segurtasun bermeak ezarri ziren eta Sobietarrek Baltikoko errepubliketan zuten nagusitasuna onartu zen.

3. Ondorioa

Alemania itunaren bere zatia betetzera joan zen eta 1939ko irailaren 1ean Polonia inbaditu zuen. Itun Germaniar-Sobietarrak askatasuna eman zion Hitlerri hori oztoporik gabe egiteko eta Hitlerrek argi zeukan Mendebaldeko estatu demokratek berriz ere baretze politikaz erantzungo zutela. Hori ez zen ala gertatu: Poloniarekin sinatutako akordioak zirela eta gogor erantzun zien Britainia Handiak eta Frantziak inbasioari, irailaren 2an eta 3an gerra deklaratu zioten Alemaniari. Gerra deklaratuta Hitler negoziatzera behartuko zutela uste zuten. Bigarren Mundu Gerra horrela hasi zen.

Bigarren Mundu Gerraren bilakaera (mapa iruzkina)

abril 9, 2008

1. Maparen identifikazioa

Mapa hau Bigarren Mundu Gerrako bilakaera azaltzen da da (1939-1945).

Mapa honetan Europako herrialdeak ikusten dira, baita Afrika iparraldea ere, mapa politikoa da. Fronteak gorriz agertzen dira marraztuta, mendebaldeko frontea, iparraldekoa eta Afrika iparraldekoa dira. Erasoaldiak gesien bidez, gesi berdeak aliatuen erasoaldiak dira eta gesi horiak alemanenak.

Urteekin batera, urte horietan gertatutako batailak eta gertakari garrantzitsuenak agertzen dira.

2. Azalpena

– 1. Mundu Gerra eta gero sinatu zen Versaillesko Itunean (1919) Alemaniari zigor gogorrak ezarri zizkioten herrialde aliatuek. Alemaniak gerraren gastuak ordainarazteari utzi zion, orduan Frantziak Rhur eskualdea inbaditu zuen. Horrek ezegonkoratasuna handitu zuen. 1924. eta 1929. urteetan diskurtso bakezalea nagusiti zen Europan eta bi itun sinatu zituzten Alemaniak eta herrialde aliatuek: Locarnoko Ituna eta Briand-Kellog. Frantziak berne itunak sinatu zuen Polonia eta Txekoslovakiarekin. 1929.urteko krisiak faxismoaren gorakada ekarri zuen. Hitlerrek boterea lortu zuen 1933an eta Versaillesko Ituna ez onartzea erabaki zuten; Renania bermilitarizatu zuten, gerrako kalteak ordainazteari utzi zioten eta sarre eskualdea hartu zuten. 1936an Italiak eta Alemaniak Berlin-Erroma Ardatza akordioa sinatu zuten, gero Japonia bat egin zitzaien. Alemania nazifikatuta zegoen eta beste herrialdeetan baretze politika nagusiti zen. Ondoren Alemanak Txekoslovakian sartu ziren eta Sydeteak hartu zituzten. 1939ko abuztuan Alemaniak Itun Germaniar-Sobietarra sinatu zuen SESB-ekin; Itun honetan Poloniako mendebaldea Alemaniarentzat izango zela eta ekialdea SESB-entzat izango zala adostu zuten.

–  Gerra 1939ko irailaren 1ean hasi zen, Alemaniak Polonia inbaditu zuenean. Frantziak eta Britainia Handiak, Poloniarekin sinatutako akordioak zirela eta irailaren 2an eta 3an gerra deklaratu zioten Alemaniari. Mendebaldeko fronteak 1940an Danimarkan Holandan eta Begikan sartu ziren alemanak eta ardenetan armada frantsesa ustekabean hartu zuten, alemanen tropek Paris hartu zuten; Alsazia eta Lorena berreskuratu zituen eta  Atlantikoko kostaldea eta iparraldea bereganatu zituen; Vichyko gobernu kolaborazionista ezarri zuen. Britainia Handia zen alemaniaren etsai bakarra. 1941ean alemaniak SESB inbaditu zuen eta hiru ardatz izan zituen oinarri: iparraldean, Leningrad eta Baltikoa kontrolatzea; erdialdean, Mosku konkistatzea eta hegoaldean, Ukrania eta Donetzeko industria eskualdeak okupatzea. 1942an Alemaniak Stalingrad konkistatzea erabaki zuen, baina porrot egin zuen. Bigarren Mundu Gerrako lehen porrota izan zen. 1943ko urtarrilean VI.Armada alemana errenditu egin zen.

Ozeano Bareko Gerran japoniarrek eman zuten lehen urratsa Pearl Harbor base estatubatuarra inbaditzea izan zen. Orduan estatubatuarrek gerra deklaratu zioten japoniarrei eta Ardatzeko gainerako beste herrialdeei. Pearl Harbor-i erasoa egin ziotenean japoniarrek estatubatuarren ontzidia deusestatzea zuten helburu eta lortu egin zuten. japoniarrek Hong Kong, Singapur, Malaysa, Birmania eta Indonesia konkistatu zuten.

– 1943.urtean Sobietar Batasuna berrindartu egin zen eta 1944an Sobietar Batasuneko lurraldeak berriz ere aske geratu ziren. Aliatuek Sizilia hartu zuten eta Mussolini Italiako gobernuko buruzagitzatik bota zutenez Italia behartuta zegoen aliatuekin armistizioa sinatzera. Erantzun gisa Alemanek Italia hartu zuten. Hori zela eta Hirugarren frontea zabaldu zuten mendebaldeko Europan, tropa aliatuak Alemaniak sartuko zirelako. 1944ko ekainean aliatuak Normandian eta Probentzako kostaldean lehorreratu ziren. Europan gerra 1945eko urtarrila eta maiatzaren bitartean amaitu zen ekialdeko frontean sobietarrek gogor eraso zutelako eta ingelesek eta estatubatuarrek Rhin ibaian egin zuten erasoengatik. Sobietar tropek Txekoslovakia, Hungaria eta Austria askatu zuten. Alemania baldintza gabe errenditu zen.

3. Ondorioa

Gerran 55milioi pertsona hil edo desagertu ziren. Juduek ez ezik, ijitoek, gaixotasunak zituzten jendeek jasan zuten gerraren ondorio larrienak. Jende askok beraien etxeak utzi behar izan zituzten. Galtzaileen ekonomia lur jota geratu zen gerraren ondorioz. Aliatuen alderdi batek ikaragarrizko irabaziak izan zituen: Estatu Batuek, Kanadak eta Australiak; Europa aldiz suntsituta geratu zen, Italian eta Alemanian hondamendirik handienak.Ekonomia desartikulatuta geratu zen eta prozesu inflazionistak nagusitu ziren.

 

Soldadu frantsesak Rhur eskualdean sartzen (mapa iruzkina)

abril 9, 2008

1. Identifikazioa

– Soldadu Frantsesak Rhur eskualdean sartu zireneko argazkia da.

– Soldadu frantsesak, denak batera lerroan ipinita, zaldietan eta karroetan sartu ziren Rhur eskualdean. Soldaduei pasilo antzerako bat usten zaie beraiek pasatzeko, inguruan jendea gertatzen ari dena ikusten ari da.

– 1923.urtean sartu ziren frantsesak Rhur eskualdean.

– Rhur eskualde industrialean ateratako argazkia da.

2. Iruzkina

– 1919an, Lehen Mnudu Gerra amaitu ondoren herrialde aliatuek eta alemaniak sinatutako Versaillesko Itunean, alemaniak gerraren gastuak ordaindu behar zituela adostu zuten, beste baldintza batzuen artean. Urte horretatik aurrera Frantziako eta Alemaniako nazionalismoen etsaitasuna areagotuz joan zen. Itun horrek oso baldintza gogorrak ezarri zizkion Alemaniari eta Frantziak ez zion barkatu. Frantziak oso estu hartu zuen Alemania eta horrek alemanen nazionalismoa gogortu zuen.

– Bigarren Mundu Gerra ez zen soilik Versaillesko Itunagatik hasi, 20ko hamerkadan baldintza egokiak izan ziren nazioarteko gizarte baketsu bat eraikitzeko. 1919. eta 1924. urteetan egin zitzaizkion kritika gehien Versaillesko Itunari, Frantziaren eta Alemaniaren arteko etsaitasuna ikusita, alemaniari jarri zizkion baldintza gogorrengatik.

-1919ko abenduan, Frantziako eskuin nazioanalistak irabazi zituen hauteskundeak. Eskuin frantsesaren politikak oinarri bakarra izan zuen: Alemaniari gerra kalteak ordainaraztea. 1923.urtean ordea, Alemaniak gerraren kalteak ordainarazteari uzti zion eta Frantziak Rhur industria eskulade estrategikoa inbaditu zuen. Alemaniak erresistentzia pasiboaz erantzun zuen.

3.Ondorioa

– Alemanen jarrerak, erresistentzia pasiboak, kaos ekonomikoa eta berealdiko hiperinflazioa besterik ez zuen ekarri. Hiperinflazioa gertakari gogorra izan zen alemaniarentzat, horregaitik 1929an berriro sortu zenean jarrera baretu beharra ikusi zuten. 1924an Europako herrialde nagusiak 1919tik indarrean zegoen etsaitasun politika alde batera uzten hasi ziren.

 

diciembre 14, 2007

Lehen Mundu Gerra.ppt

Testu iruzkina (Versaillesko Ituna)

diciembre 2, 2007

1.Testuaren sailkapena

Testu hau juridikoa da, ituna delako. Hemen Versaillesko Itunaren artikulu aipagarrienak agertzen dira. Versaillesko Itunaren egileak 1.Mundu Gerra irabazi zuten herrialdeak dira. Itun hau Alemaniarrek eta herrialde irabazleek sinatu zuten. Testuaren helburua Versaillesko Itunaren artikulu aipagarrienak erakustea da.

Itun hau 1919.urteko ekainaren 28an sinatua izan zen. 1.Mundu Gerra amaitu ondoren. 1.mundu gerra irabazi zuten herrialdeek eta Alemaniak.

2.Testuaren azterketa

·Testuaren ideia nagusiak, Itunaren artikulu azpimarragarrienak, hain zuzen:

42.art. Alemaniak debekatuta du gotorlekuak eraikitzea.

43.art. Alemaniak debekatuta du indar armatuak izatea eta biltzea Rhinaren eskuinaldean eta ezkerraldean.

45.art. Alemaniak Frantziari Sarreko ikatz meategien jabetza osoa eta absolutua emango dio.

119.art. Alemaniak uko egingo dio itsasoaz gaindiko bere lurren gaineko eskubide eta titulu guztiei.

160.art. Alemaniako armadak bere lurraldean bakea ziurtatu eta bere bi mugak zaindu beharko ditu.

231.art. Alemania eta bere aliatuak izango dira gobernu aliatuek gerran zehar izan dituzten galeren erantzuleak. Gerra       Alemaniak eta bere aliatuek ezarri zietelako herrialde aliatuei.

232.art. Alemaniak hartu beharko du potentzia aliatuetako zibilari eta jabetzei egindako kalteak konpontzeko ardura.

3. Iruzkina

1. Mundu Gerran bi bloke egon ziren: alde batetik Aliantza Hirukoitza eta bestetik Entente Hirukoitza. Aliantza Hirukoitza Alemaniak, Austria-Hungariak eta Italiak osatzen zuten eta Entente Hirukoitza Erresuma Batuak, Frantziak eta Errusiak osatzen zuten. Turkia eta Bulgaria erdialdeko inperioekin (Aliantza Hirukioitzeko herrialdeekin) bateratu ziren eta Grezia eta Errumania Entente Hirukoitzean sartu ziren. Europa guztiak parte hartu zuen gerran, Suitzak, Espainiak, Herbehereek eta Eskandinaviako herriek izan ezik. Laster, koloniak, Estatu Batuak eta Japonia gerran sartu ziren eta Europa mailakoa zen gerra mundu mailakoa bilakatu zen.

Gerrak hiru fase izan zituen: lehenengo fasea mugimendu gerra izan zen, bigarren fasea lubakietako gerra eta hirugarren fasea 1917. urtea. Hiru fase horiek eta gero Atzeguardiako gerra egon zen, atzeguardiak frontetik urrun geratzen diren lekuak, baina gerraren eragina izan dutenak dira.

Gerraren amaiera Rethondes hirian sinatu zuten potentzia aliatu garaileek eta Alemaniak 1918ko azaroaren 11n. Alemaniako armadak gerrako ontzidiak, hegazkinak eta arma astunak entregatu behar izan zituen. Tropa aliatuak ez ziren sartu Alemaniako lurraldeetara. Barnealdeko inperioen porrota, Estatu Batuak gerran sartzeak eragin handia izan zuen errefortzu beliko eta baliabide askoren iturri izan zirelako.

Gerra honetan hildako asko egon ziren, soldadu asko eta baita ere zibilak. Frantziak galdu zituen soldadu eta zibil gehien. Gerrak eragin zituen galera materialak ere handiak izan ziren, zenbait meategi eta nekazaritzako lur eta etxalde batzuk galdu zituzten. Estatu nazional berriak sortu ziren: galtzaile izandako inperioak zatituta geratu ziren, Austro-Hungariar inperioa eta Otomandar inperioa adibidez. Gerraren ondorioz, aldaketak egon ziren nazioarteko harremanetan: Europak gerra aurretik izan zuen nagusitasun ekonomikoa Estatu Batuak zuen gerra amaieran eta Estatu Batuek Europako ekonomiak menpean hartu zituen.

Gerraren ondoren, bake itunak sinatu ziren. Bake itun horietan baldintza gogorrak ezarri zizkioten Alemaniari, Europako mapa berria eratu zuten eta inperio kolonialak berriro banatu zituzten. Itun horietako bat Versaillesko Ituna izan zen, garrantzitsuena. Bertan, Alemaniari baldintza gogorrak ezarri zizkioten: lurrak kendu zizkioten, ekialdean Prusiako lurrak zatitu zizkioten eta Alsazia-Lorena Frantziari itzularazi zioten, koloniak galdu zituen, armada desegitera behartu zuten, Renania desilitarizatzea derrigortu zuten eta aliatuen galera kitatzeko kalteak ordainarazi zizkioten.

Lanaren banaketa (testu iruzkina)

octubre 5, 2007

Testuaren sailkapena

Testu hau narratiboa da egileak bere iritzia ematen duelako. Testuaren egilea Adam Smith da eta bere Nazioen aberastasuna (1776) obratik ateratako zati bat da. Obra horretan ezarri zituen ekonomia kapitalistaren printzipio doktrinalak. Adam Smith-en helburua testu hau idaztean espezializazioaren bidez gehiago ekoizten dela eta aberastasun unibertsala (aberastasuna banatuta egongo dela) ekarri behar dela defendatzen du. Testu hau 1776. Urteko obra batean dago idatzita eta VXIII. mendeko Europako ilustrazioan kokatzen da.

Testuaren azterketa

Ideia nagusiak:

1.      Lanaren ahalmen produktiboan lortutako aurrerapenik garrantzitsuena lanaren banaketa izan zen. Adibide gisa, orratzak egitea.

2.      Hiru baldintza izan behar dira kontuan: langile bakoitzaren trebetasuna, jarduera batetik bestera igarotzean galtzen den denbora aurreztea eta lana errazten eta arintzen duten eta langile bakar bati askok egiten zutena egiteko gaitasuna ematen dioten makinen asmakuntza.

3.      Langileak bere ondasunen kopuru handi bat besteek sortutako beste kopuru handi baten truk aldatzeko gaitasuna du. Bere produktuen kantitate handi baten prezioaren truk (produktuen eta zerbitzuen trukaketa).

Iruzkina

Erregimen Zaharreko ezaugarri ekonomikoak: Industria jarduerak urriak ziren, jarduera horien oinarria artisautza zen eta gremioek artisauen lana kontrolatzen zuten, horren ondorioz produktibitate altua lortu.

Ingalaterran industrializazioaren oinarria Domestic System izan zen. Domestic System: landako jarduera etxetiarra zen. Lan prozesua etxean bertan egiten zen, lantegietan metatu gabe. Hori VXIII. mendeko azken laurdenean gertatu zen protoindustrializazioak ekarri zuen, hori izan zen landako industria etxetiar indartsuaren sorrera.

Industrializazioa bi etapatan bereizten da. Lehenengo etapa Britainia Handian gertatu zen hiru arrazoiengatik: nekazaritza iraultza, aldaketa teknologikoak eta barne eta kanpo merkatuaren garapena. Energia iturriak: ikatza eta ur-lurruna eta puntako sektoreak kotoia, metalurgia eta garraioak izan ziren. Hedapen eremua Ingalaterra izan zen eta hortik Europako periferiara eta First comers-era hedatu zen, Europatik kanpo AEB-ra eta Japoniara hedatu zen.

Bigarren etapa energia iturriak elektrizitatea eta petrolioa izan ziren; puntako sektoreak altzairua eta industria kimikoa izan ziren; hedapen eremuko industria potentzia nagusiak: Alemania, AEB eta Ingalaterra eta merkatuaren mundializazioa inperio kolonialak izan ziren.

Bigarren etapa horretan lanaren antolamendua izan zen ekoizpen sistema berria. Lanaren antolamendua: lantegiak agertu ziren eta industria jarduera etengabe gora, ondorioz tamaina handituz joango da.

Lantegietako lana beste era batera banatzen hasten da, taylorizazioa edo kudeaketa zientifikoa. Hauek izan ziren oinarriak: fabrikazio prozesuei prozedura mekanikoak aplikatzea, langileen bakartzea eta lanari egokitutako soldata. Muntaketa kateek (fordismoa) taylorismoaren garapena osatu zuten. Adibide bat Henry Ford-en automobil lantegia.

Adam Smith-ek kapitalismoa defendatzen du. Kapitalismoa produkzio bide eta banakuntza bideen jabego pribatuan oinarritzen den sistema ekonomiko eta soziala da, bere ezaugarri nagusiak ekimen indibiduala, helburua mozkina izatea eta enpresen arteko konkurrentzia dira. Gauzak ondo egiten badira, kapitalistari usten bazaio dagoen moduan, esku ikusezin batek antolatuko duela esaten da, esku ikusezin horrek banatuko dituela denen artean aberastasunak. Baina azkenean esku ikusezin horrek bakar batzuen artean banatzen du.

Ondorioak: horren guztiaren ondorioa taylorismoa eta kapitalismoa herrialde guztietara banatzea izan zen. Herrialde gehienetan kapitalismoa dago ezarrita.   

TESTU IRUZKINA (BOTEREEN BEREIZKETA)

septiembre 25, 2007

 1-testuaren sailkapena

Testuaren gaia: testu hau narratiboa da.

Egilearen identifikazioa: testu hau Montesquieuk idatzi zuen, legeen espirituz lanean (1748). Montesquieuk landu zuen botere banaketaren printzipioa azaltzen da liburu honetan. Botereak mugak izanda, herritarren askatasuna ziurtatzen zela defendatzen zuen. Hiru ataletan banatutako botere politikoa proposatu zuen: botere legegilea, betearazlea eta judiziala.

Testu honen helburua: botere banaketari buruz bere iritzia ematea eta absolutismoa kritikatzea da.

Testuaren kokapena denboran eta espazioan: testu hau XVIII. mendekoa da, 1748. urtekoa hain zuzen. Erregimen Zaharreko Frantziako ilustrazioan kokatzen da .

2-testuaren azterketa

Testuko ideiak: Estatu bakoitzean hiru botere daudela: legegilea, betearazlea eta judiziala. Hiru botere horiek pertsona bakar batek edo erakunde bakar batek izango balitu ez zen askatasunik egongo. Kontzeptuak: hiru botereak eta tirania, agintaritza gorena izanik nagusikeriaz eta ankerkeriaz agintzea.

3-Iruzkina

 1.Errregimen Zaharra: Frantziako Iraultzaren aurretiko gizartea definitzen du. XVIII. mendean kokatzen da.

2.XVIII. mendeko aldaketak: aldaketa horiek ilustrazioak eragin zituen.

2.1Ilustrazioa: Erregimen Zaharreko mugimendu intelektuala izan zen. Egile ilustratu garrantzitsuenak hauek izan ziren: Montesquieu, Voltaire eta Rousseau.

3.Montesquieuren teoria: botere banaketaren printzipioa landu zuen, boterek mugak izatearen aldekoa zen. Botere legegilea: botere honek legeak egiten ditu eta parlamentuaren bidez gauzatzen da. Botere betearazlea: legeak betearazten dituena eta gobernuaren bidez gauzatzen dena da. Botere judiziala: justizia administratzen du eta epaileen eta tribunalen bidez gauzatzen da. Montesquieuk zioenez «beharrezkoa da botereak botereari mugak jartzea».

4.Ondorioak: XIX. mendean zehar Erregimen Zaharra desagertu egiten da eta ilustrazioko ideia berriak liberalismoaren bidez ezartzen dira.

Epa, zln?

septiembre 21, 2007

Welcome to WordPress.com. This is your first post. Edit or delete it and start blogging!